Versión en Euskera 
logotipo de edonostia
PORTADA ACTIVIDADES CENTROS eLEARNING WIFI NOTICIAS FOROS CAU
Busca en Edonostia.net:  
  Estás en: Noticias - Centros Nuevas Tecnologías - Berrogei enpresak baino gehiagok eskainitako 1.500 lan aukera izango dira Enplegu Azokan (Maiatzak 14 eta 15)
Berrogei enpresak baino gehiagok eskainitako 1.500 lan aukera izango dira Enplegu Azokan (Maiatzak 14 eta 15)
icono de leer Berrogei enpresak baino gehiagok eskainitako 1.500 lan aukera izango dira Enplegu Azokan (Maiatzak 14 eta 15) [Ver en Euskera]
08 Mayo 2008
Zerbitzu honek langileak hautatzeko prozesua errazten die enpresei, eskaintzak profil egokiena duten pertsonei helaraziz

Donostiako Sustapenak, hiriaren garapen ekonomiko jasangarriaz arduratzen den udal sozietateak, 6. Enplegu Azoka antolatu du. Bertan, berrogei enpresak baino gehiagok 1.500 lan aukera eskainiko dituzte, hainbat arlo (ingeniaritza, informatika, ostalaritza, zerbitzu pertsonalak, bankuak, administrazioa...) eta udalerritan. Maiatzaren 14 eta 15ean izango da azoka, Cemein (Enpresa Berritzaileentzako Udal Zentroa).

Langile bila dabiltzan enpresek eta lan bila dabiltzan pertsonek bat egiteko topagune emankorra eskaintzea da ekimen honen helburua.

Berriz ere, emaitza eraginkor bat lortzeko eremu eta tresnak jartzen ditu Donostiako Sustapenak hiriaren hazkunde sozioekonomikoaren protagonista nagusien esku.
Aurrez ezarritako hitzorduen bidez, lanerako pertsonarik egokienak hautatzeko aukera izango dute enpresek. Donostiako Sustapenak enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuetako bat da hau; izan ere, Enplegu Azokari esker, asko errazten da langileak hautatzeko prozesua.

Era berean, hobetzeko aukera baten bila dabiltzan pertsonek eskaintzarik egokienak aurkituko dituzte.

Maiatzaren 5etik 12ra Donostiako Sustapenak aurretiko orientazio zerbitzua eskaini eta elkarrizketetarako hitzorduak emango dizkie lan egoera hobetu nahi duten pertsonei
Donostiako Sustapenak aurretiko hitzorduak ezarri ditu, enpresek pertsonarik egokienak elkarrizketatzeko eta zerbitzua eraginkorragoa izateko.

Elkarrizketetarako hitzordua eskatzeko, maiatzaren 5etik 12ra, astelehenetik astelehenera, Cemein (Portuetxe, 23) izango den izen-emate eta aurre-aukeraketa prozesura jo behar dute hautagaiek eta argazkiz lagundutako curriculum eguneratuaren hiru kopia eraman behar dituzte. Donostiako Sustapeneko teknikariek enpresen eta hautagaien beharrak aztertu eta orientazio zerbitzua eskainiko dute prozesua bizkortzeko.

Aurretiko izen-ematea http://www.fomentosansebastian.org webgunean egin daiteke. Informazio gehiago behar dutenek 943481764 telefonora deitu edo fomentoempleo@donostia.org helbidera idatzi dezakete.
" "Versión para imprimir " "Enviar noticia por e-mail   Ir a la portada de Noticias
 
  CAU | ¿Qué es Edonostia.net? | Dónde estamos | Preguntas Frecuentes | eLearning | Wifi | Really Simple Syndication desarrollado sobre linux
Logotipos de la Union Europea y del proyecto Urban. Enlace a la página del
Fondo europeo de desarrollo regionalLogotipo del Ayuntamiento de San Sebastián. Enlace a la página www.donostia.orgLogotipo de Fomento de San Sebastián © 2003-2006, Ayuntamiento de San Sebastián | Aviso Legal | Política de Datos Personales
Nivel A de Conformidad con las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 (WCAG 1.0) Valid CSS information