| Antolaturiko ekintzak bi ezagutza maila desberdinetan banatu dira: haserako maila eta maila aurreratua. Ikastaro guztiek software libre edo aske-ko programak erabiliko dituzte, eta modu honetan, Microsoft munduko programez gain beste aukera batzu daudela ikusiko da.
HASERA MAILAKO LANTEGIAK
•Ez zaitez galdu sarean!.
Ikasi Internet-en nabigatzen sarean galdu gabe. Ezagutu iradokizun eta trikimailu desberdinak nahi duzuna Internet-en erraz aurkitzeko. Birus-ak ekiditen edota arazo informatiko desberdinak Internet bidez konpontzen ikasteko bideak ezagutuko dira.
•Textu Dokumentuak.
Ikasi zure lan idatziak ordenagailu bitartez sortzen: gutunak idatzi, iragarki kartelen bat egin argazkiak erabiltzen , etab…
Erabilitako programa: OpenOffice Writer edo Microsoft Word.
•Aurkezpen edo Bilduma Interaktiboak.
Aurkezpen interaktiboen sorrera, argazki digitalak musikarekin aurkeztuaz, efektuak jarri, transizioak, etab….Guzti honekin zure aurkezpenak, artelanen itxura izango dute. Erabilitako programa: OpenOffice Printer edo Microsoft Power Point.
MAILA AURRERATUKO LANTEGIAK
•Bideo edizioa
Ikasi zure bideoak moldatzen, argazkiak eta edozein kamerarekin grabaturiko bideoak erabiliaz. Efektuak, filtroak, transizioak, musika, etab….jartzen ere ikasiko da. Telebistan ikustea posible izango diren aurkezpenak sortuko dituzu. Erabilitako programa: Movie Maker
•Sortu Zure Webgunea.
Zure webgunea sortzen ikasiko duzu eta Internet bidez zuk nahi duzun guztiek ikusiko dute. Modu erraz batetan diseinaturiko webguneak atalak, loturak, kolore desberdinak, etab…izango ditu. Erabilitako programa: OpenOffice Writer edo Microsoft Word
•Sortu zure Weblog-a.
Aukeratu gaia eta sortu modu erraz batetan zure weblog-a. Zure lagun guztiak bertan parte hartzeko aukera izango dute, berain hiritziak, albisteak, etab…idatziaz. Erabilitako programa: Mozilla Firefox edo Internet Explorer.
•Sortu Argazki-Muntaiak Eta Karikaturak Ikasi zure argazkiak moldatzen eta argazki muntaia dibertigarriak egiten bai argazki bizidu edota pertsonai famatuak erabiliaz. Gainera zure edo zure lagunen karikaturak egingo dituzu argazkien bidez. Erabilitako programa: Gimp
•Ilustrazioak eta Komikiak.
Ikasi zure Komikiak sortzen marrazki linealak eta kolorea lantzen ordenagailuaren bidez. Modu dibertigarri batetan pertsonai eta irudi politak sortuko dira . Erabilitako programa: SodiPodi
|