| Tailer honetan parte-hartzaileei software librearen erabileraren hastapenak irakatsiko zaizkie, Open Office pakete integratua erabiltzeko oinarrizko kontzeptuak emanez.
Ikastaroaren helburuen artean nabarmendu behar dira:
• Bertaratutakoak Writer programaren ohiko ezaugarriak erabiltzeko gai izatea; izan ere, horri esker dokumentuak sortu ahal izango dituzte, hala nola, gutunak, txostenak, faxak, etab., aurkezpen bikain batekin.
• Orri Elektroniko bat osatzen duten taulak sartzeko, aldatzeko eta hobetzeko mekanismoak ezagutzea.
• Lortutako ezagutzak frogatzeko beharrezkoak diren ereduak garatzea.
• Parte-hartzaileei kongresu edo erakusketarako aurkezpenak, kudeaketa-grafikoak txostenetan sartzeko, edo marrazketa-grafikoak sortzeko beharrezkoak diren oinarrizko tresnak erabiltzen irakastea, bereziki publizitatean erabiltzeko nahiz erabilera profesionalera.
• Aplikazio grafikoei esker egin daitezkeen metodoak eta lan-baliabideak ezagutzea.
• Aurkezpenak irudiaren eta komunikazioaren munduan duen garrantzia zehaztea.
|