![]() |
Ez zaitez galdu Sarean! Erabiltzaileak Internetetik zuzen nabigatzen ikasiko du, bilatzaile ezberdinak ezagutuko ditu, eta bilaketa eraginkorragoak egingo ditu. Interneten aurkitzen duen informazioa gordetzen eta antolatzen ikasiko du. Tailer honetan Microsoft Internet Explorer eta Mozilla FireFox programen konparazioa egiten dugu. Erabiltzaileak bi programak erabiltzen ikasten du. Errazak eta antzekoak dira, eta bakoitzak gehien atsegin duena erabiliko du gero. Gauza bera egiteko bi era ezagutzea: bata, software pribatuarekin (Microsoft Internet Explorer); bestea, software librearekin (Mozilla Firefox). Erabiltzaileak biak erabiltzen ikasiko du, gero gehien atsegin duena erabil dezan. Non eta nola aurkitzen den erakustea, behera kargatzea eta software librea instalatzea. Tailer honen xedeak hauek dira: Bi programekin ongi moldatzea, oinarrizko eragiketak egitea (ireki, nabigatu, eguneratu, etab.) Era zuzenean nabigatzen ikastea, saretik ez galtzeko. Bilatzaile nagusiak ezagutzea, eta bilaketa interesgarriak egitea. Liburu-markak edo gogokoak antolatzen jakitea, eta Interneten lortutako informazioa gordetzeko gai izatea. Egunak: 27 Ekaina 2008 - 09 Uztaila 2008 Asteko egunak: Astelehena - Asteazkena - Ostirala Ordutegia: 16:00 - 18:00 Taldea: DENAK Gela: Laboratu Kurtsoaren hizkuntza: Castellano |
Edonostia.net-ko ekintza: http://www.edonostia.net/eus/actividades/actividad/1971/mes/07/ © 2005, Donostiako Udala |
| << EKINTZARA BUELTATU |