![]() |
Bilatu trukuak, aholkuak eta bitxikeriak sarean Erabiltzaileak internetetik zuzen nabigatzen ikasten du, bilaketa eraginkorragoak egiten, eta atarietatik mugitzen. Internet hobeto erabiltzen ikasten du, bere onurarako. Tailer honetan konturatuko gara sortzen zaigun edozein zalantza Interneten argitu dezakegula. Adibidez, hauei buruzko zalantzak: osasuna, brikolajea, seme-alabak, gure maskota, erreklamazioak, lehen laguntzak, bikotea, nahiz edozein gai. Hauek dira ariketa praktikoetan bilatzen diren zenbait gai: eguraldia, testu baten itzulpena, gaixotasun bati buruzko informazioa, seme-alabak nola hezi, bidezidorrak menditik, aisialdirako lekuak, errezetak, nire maskotari buruzko informazioa, entxufe bat nola konpondu, eta beste hainbat aukera. Tailer honetan Microsoft Internet Explorer eta Mozilla FireFox programen konparazio soila egiten dugu. Erabiltzaileak bi programak erabiltzen ikasten du. Errazak eta antzekoak dira, eta bakoitzak gehien atsegin duena erabiliko du gero. Hala, tailerraren helburua hauxe da: -Gauza bera egiteko bi era ezagutzea: bata, software pribatuarekin (Microsoft Internet Explorer); bestea, software librearekin (Mozilla Firefox). Erabiltzaileak biak erabiltzen ikasiko du, gero gehien atsegin duena erabil dezan. -Non eta nola aurkitzen den erakustea, behera kargatzea eta software librea instalatzea. -Parte-hartzaileen interesa piztea, Internetek informazioa bilatzerako orduan eskaintzen dizkion aukerak ezagut ditzan. Web batek dituen elementu ezberdinak bereizten ikastea: Publizitatea, Menua, Bilatzaileak, Albisteak, Eztabaidak, Foroak, etab. Atariak bilatzen eta erabiltzen ikastea tresna zehatzekin; hori guztia, gure onurarako. Egunak: 08 Iraila 2008 - 19 Iraila 2008 Asteko egunak: Astelehena - Asteazkena - Ostirala Ordutegia: 16:15 - 18:15 Taldea: DENAK Gela: Laboratu Kurtsoaren hizkuntza: Castellano |
Edonostia.net-ko ekintza: http://www.edonostia.net/eus/actividades/actividad/2069/mes/09/ © 2005, Donostiako Udala |
| << EKINTZARA BUELTATU |