| Arau hauek Edonostia.Net
ekimenean (aurrerantzean Edonostia.Net) Teknologia Berrien Zentroetan
(aurrerantzean, Zentroak) eskainitako instalazio eta zerbitzuetara
sartu eta hauek erabiltzeko baldintzak ezartzen dituzte. Instalazioetara
sartze hutsak eta Zentroetako zerbitzuak erabiltzeak ERABILTZAILE
izatea dakar. ERABILTZAILE izate honek nahitaez eskatzen
du ERABILTZEKO OINARRIZKO ARAU hauek aldez aurretik eta erabat eta
osorik onartzea, eta horiek ATARIAREN LEGEZKO OHARREN barne harturiko
arauak ere biltzen dituzte www.edonostia.net: ATARIA
erabiltzeko baldintzak, Jabetza
Intelektualaren Oharra,
Datu
Pertsonalen Politika, eta
erabiltzeko baldintza partikularrak, halakorik balego.
ERABILTZAILEAK arau hauetan bilduriko baldintzak betiere zorrotz
betetzen baditu sartu eta erabili ahal izango ditu Zentroetako zerbitzuak.
Zentroek, dagozkien ekintzak gauzatzeko aukeraz gain, eurentzat
gordeko dute sartzea ukatzeko baimena, eta baita ere Zentroetarako,
edukietarako eta zerbitzuetarako sarbidea kendu, eten edota blokeatzeko
eskubidea, aldez aurreko abisurik gabe, erabiltzeko arauak eta aplikatzeko
diren gainerako legezko abisuak, norabideak edota legezko baldintzak
betetzen ez dituzten erabiltzaileei:
1. Helburuak. Donostiako Udalak eskainitako
eta hornituriko espazioa dira Zentroak, eta herritarren, eragile
sozioekonomikoen, hezkuntza-mailakoen, gizarte-mailakoen eta abarren
artean Informazio eta Komunikazioaren Teknologien erabilera hurbildu,
ezagutarazi, hartara sentsibilizatu, bultzatu eta ahalbidetzea dute
helburu. Zentroak ez dira zentro ludikoak eta bertako zerbitzuak
hainbat arrazoi eta interes direla-eta erabiliko dira: kulturalak,
hezkuntza-mailakoak, dibulgazio-mailakoak, profesionalak, ikerketa-mailakoak...
Zentroek haurrentzako Tailerrak garatzen dituzte Teknologia berrien
aukeretan hezi eta irakasteko.
2. Erabiltzaileen erregistroa. 2.1.
Herritar guztiek libre dute Zentroetara sartzea. Zentroetara eta
eskainitako zerbitzuetara sartzeko, erabiltzaileak aski du erregistratzea,
nor den egiaztatuta eta erabiltzeko arauak onartuta. (www.edonostia.net)
ATARIAREN bidez eginiko sarrerako izen-emateak gero Zentroetan behin-betiko
erregistratzearekin osatu beharko dira.
2.2. Gutxienez zortzi (8) urtetik gorako adingabekoek euren gurasoen
edo legezko ordezkarien idatzizko baimena beharko dute erregistratzeko,
azken hauek aldi berean erabiltzaile bezala erregistratuak egon
beharko direlarik.
2.3. Zortzi (8) urtetik beherakoek ez dute erregistratu behar eta
betiere heldu batekin egon beharko dute, adosturiko hitzorduetan
izan ezik.
3. Zentroetako ondasunak. Altzariak, ekipoak,
sistema informatikoak, edukiak eta zerbitzuak Zentroenak dira eta
bere horretan errespetatu behar dira. Erabiltzaile bakoitzak bere
esku utzitako material, eduki, ekipo eta sistemak zaintzeko ardura
du, eta errespetuz jokatu behar du zentroetako gainerako erabiltzaileekin.
Erabiltzaile bakoitza izango da bere ekintzen eta Zentroetako ondasunetan
eragiten dituen kalteen arduraduna.
4. Zerbitzuak. Zentroen helburuak
kontuan izanda, Interneteko zerbitzuak egoeren arabera murriztu
ahal izango dira.
- Oro har, Zentroek ezarritako nabigazio-zerbitzua
erabiltzeko gehienezko muga hau da: ordu bat (1) eguneko / erabiltzaileko.
Dena den, zentroek egoeren arabera aldatu ahal izango dute muga
hori, eta erabiltzaile jakin bati nabigazio-zerbitzua zabaldu,
murriztu edota ezeztatu ahal izango diote Zentroek hori beharrezkotzat
jotzen badute euren helburuak betetzeko eta arauak errespetatzeko.
- Zentroek aldi baterako murriztu ahal izango
dute nabigazio-zerbitzua, eta euren helburu eta xedeetarako desegokitzat
jotzen dituzten eduki edota zerbitzuak mugatu eta haietara sartzea
debekatu ahal izango dute.
- Zentroek ez dute zentroetako erabiltzaileek
egiten duten erabilera kontrolatzeko inolako obligaziorik euren
gain hartuko. Dena den, zentroek erabiltzaileei jakinaraziko diete
nahi dutenean, modu aleatorioan eta aldez aurreko abisurik gabe,
Zentroetan garatzen diren jarduerak, zerbitzuak eta edukiak kontrolatu
eta monitorizatu ahal izango dituztela (maila fisikoan, ikus-entzunezkoan
eta informatikoan).
5. Jarduerak eta Edukiak.
5.1. Erabiltzaileak legearen, moralaren, onarturiko ohitura egokien
edo ezarritako ordena publikoaren aurkako jarduerak edo helburu
edo ondorio ez-legezkoak edo hirugarrenen eskubide edo interesetarako
kaltegarriak diren jarduerak ez egiteko konpromisoa hartuko du.
5.2. Ildo horretatik, Zentroek espresuki debekatzen
dute nabigazio-zerbitzua ondokoetarako erabiltzea:
· Ondoko mezuak dituzten orrietara sartzeko: eduki pornografiko
edota sexual esplizitukoak, haurren eta gazteen babesaren aurkakoak;
ondoko jarduketa-motak eragin, sustatu edo haietara bultzatzen dutenak:
(a) diskriminatzailea edo bortitza sexua, arraza, erlijioa, sinesmena,
adina, izaera edota minusbaliotasuna dela-eta, (b) delituzkoa, iraingarria,
difamaziokoa edota bortitza.
· Ondoko orri edota edukietara sartzeko: birusak edo beste
edozein kode informatiko eta edozein ordenagailu-programa, ekipo
edo sistema informatiko suntsitu, blokeatu edo haien funtzionamendua
mugatzeko diseinaturiko artxibo edo programak dituztenak; hirugarrenen
intimitatearen aurkakoak, hartan sartzen direnak edo hari kalte
eragiten diotenak; jabetza intelektualeko, industrialeko eta jabetzaren
eta hirugarrenen nortasunaren beste edozein eskubide urratzen dituztenak.
5.2. Era berean, erabiltzaileak ez ditu erabiliko Zentroak emandako
eduki edo zerbitzuei kalte egin, haiek gauzaeztandu, gainkargatu,
hondatu edo haiek behar bezala baliatzea saihestuko duten edukiak
edota zerbitzuak.
6. Datu pertsonalak. Datu pertsonalak
babesteko indarrean dagoen Espainiako legeria betez, Zentroek erabiltzaileari
informatuko diote bere datu pertsonalek tratamendu informatizatua
izango dutela zentrora eta zerbitzuetara sartzea kudeatzeko. Dokumentu
honen bidez, erabiltzaileak bere datuen tratamendu informatikorako
ematen duen baimen zehatz eta nabaria adierazi du, eta Zentroaren
Datu
Pertsonalak Babesteko Politikarekin ados
dagoela, eta datuak eman aurretik irakurri duela aitortu du. Era
berean, Zentroek jakinarazten dute sartzeko, zuzentzeko, indargabetzeko
eta aurka jotzeko eskubideak baliatu ahal izango dituztela posta
elektronikoaren bidezko arduradunaren aurrean: info@edonostia.net
edo posta konbentzionalaren bidez zentroen helbideetara.
7. Arau Berriak: Zentroek ahalmena izango
dute edozein unetan Erabiltzeko Oinarrizko Arauak zein zentroetan
eta eskainitako zerbitzuetan bilduriko legezko abisuak, norabideak
edota erabiltzeko baldintza orokorrak ordezkatzeko, eta kasuak kasu,
hemen hitzarturiko Erabiltzeko Arauak osatu edota ordezkatuko dituzte.
Arau Berriak berehala aplikatuko dira erabiltzaileen esku dauden
unetik. Hori dela-eta, Zentroek Arauak aldian behin kontsultatzea
iradokitzen dizute. |