Jabetza Intelektualaren Oharra
DONOSTIAko UDALAk jakinarazten dizu ondokoak
barne hartzen dituen ATARIAren titularra dela edo horren legezko kontrola
duela:
1. Nabigazio-zuhaitzean edo pantaila-interfazeetan barneraturiko
elementuak, ondokoak barne, mugarik gabe: testuak, irudiak, diseinuak,
soinuak, grafikoak, datu-baseak, multimedia-produktuak, interpretazioak,
exekuzio artistikoak, finkapenak, informazioak, argazkiak, logotipoak,
kolore-konbinazioa, ordenagailu-programak, irratidifusio-seinaleak,
eta, oro har, edozein sorkuntza eta objektu dena delako baliabide
edo euskarritan emandakoa, hau da, gaur egun ezaguna dena edo etorkizunean
asmatutakoa, jabetza intelektual eta industrialari buruz indarrean
dagoen ordenamendu juridikoak edo beste edozein antzeko sistema juridikok
babestutakoa izan ala ez.
2. Pantaila-interfazeak, estatiko zein dinamikoak. Merkataritza
elektronikoko zerbitzuak, komunikazio-zerbitzuak, informazio-zerbitzuak,
datuen kudeaketarako tresnak eta ATARIAren orrietatik eskura daitekeen
beste edozein on-lineko baliabide. Eta, oro har, www.edonostia.net
helbide elektronikoan aurki daitezkeen baliabide eta propietate guztiak,
helbide horren azpidomeinu eta azpidirektorioak, eta informazioa erakutsi
edo transferitzen duten garaturiko Interneteko gida guztiak.
UDALAk, halaber, jakinarazten dizu bere jabetza
intelektual eta industrialaren eskubideen erreserba duela, eta ATARIAren
materiala erabili nahi baduzu edo bere WEB-orriei hiperesteka-lotura
egin nahi badiezu, info@edonostia.net helbidearekin harremanetan jarri
behar duzula.
|