Edonostia.net ekimenaren
bidez, Donostiako Udalak Informazioaren Gizartearen garapena
bultzatu eta sustatu nahi du herritarren artean.
Horretarako, 3 jarduera ildo garatu dira hasieran:
1. Edonostia.net-Teknologia Berrien Zentroak
: Teknologia Berrien Zentroen Sarea sortzea. Zentro horiek
hiriko auzoetan jarri dira, eta horien helburua herritarrei IKTak
erabiltzeko aukera ematea eta teknologia horien erabilerari buruzko
sentsibilizazio lana egitea da, Haustura Digitalik gerta ez dadin.
Herritarren alfabetatze digitalari esker, herritarrek aro digital
berrian trebatzeko eta on line zerbitzuez baliatzeko
aukera izango dute.

2. Edonostia.net-elearning : etengabeko heziketa
eredua garatzea, elearning-en oinarritua, hiriko zenbait kolektiborentzat
egina (langabeak, langileak, enpresak, gizarte eragileak, erakunde
publikoetako langileak eta, oro har, herritarrak), lanbide profil
berriekin zerikusia duten laneratze aukerak, garapen profesionalerako
aukerak eta trebakuntza aukerak ugaritzeko, eta alfabetizazio digitala
irekia zabaltzeko.

3. Edonostia.net-WiFi : haririk gabeko konexioak
eta mugikortasuna sustatzea, haririk gabeko teknologiari (wireless)
buruz hirian egiten diren proiektuak barneratuz eta koordinatuz.
Horretarako, berariazko helburu hauek jarri dira :
a. WiFi estandarrean oinarritutako haririk gabeko udal sarearen
azpiegitura sortzea.
b. Mugikortasuna/ubikuotasuna sustatzea zerbitzu berritzaileen bidez
(m-learning, edukiak pertsonaren lokalizazioan oinarrituta, lan
ingurune berriak, udal zerbitzu mugikorrak , ea.)
c. Hirian gune pilotu bat izatea, haririk gabeko teknologiaren sektoreko
enpresa berriak sortzea bultzatzeko (startup).
d. Hiritarren arteko elkarreraginerako modu berriak probatzea (gizarte
sareak, hiritarren komunitateak eta abar).
|
Proiektu honen sortzailea: 
|
Edonostia.net proiektua
garatu duten enpresak: |

Edonostia.net portaiaren zerbitzuak, Housing |

ELZ, Intranet Zentruak |

Ekipamendu Informatikoa |

Telefonia eta bideokonferentzia |

Azpiegitura/WiFi sarearen kudeaketa |
|