|
|
| ECDL
- Ordenagailuen Erabilpen Gaitasun
Agiri Europearrak |
Ordenagailuen
Erabilpen Gaitasun Agiri Europearrak (European Computer
Driving Licence - ECDL), besteak beste, ezagutza hauek eskuratu
direla ziurtatzen du: ordenagailuaren funtzionamendua ulertzea;
windows ingurunea eta birus informatikoak ezagutzea; testu
editorea, kalkulu orria edo datu basea erabiltzen jakitea;
eta aurkezpenak behar bezala egitea.
ECDL delakoak informatika teknologiaren oinarrizko kontzeptuak
ulertzen dituzula egiaztatzen du, bai eta ordenagailu pertsonal
batean informatika aplikazioekin lan egiteko gai zarela
ere.
Ordenagailuen Erabilpen Gaitasun Agiri Europearra nazioartean
onartutako ziurtagiri bat da, eta, enplegua lortzen laguntzeaz
gain, pertsonaren gaitasun informatikoaren bermea da enpresentzat.
|
Edonostia.net azterketak
egiten dituen zentro homologatua.
Eskatu azterketak egiteko tarifei buruzko informazioa. |
Nola lortzen duzu?
7 proba praktiko egiten dira
teknologia berrien (IT) ezagutza egiaztatzeko.
1. Modulua: Informazioaren
Teknologiari (IT) buruzko oinarrizko kontzeptuak.
2. Modulua: Ordenagailuaren
erabilera eta fitxategien kudeaketa. 3.
Modulua: Testu tratamendua.
4. Modulua:
Kalkulu orria. 5.
Modulua: Datu basea.
6. Modulua: Aurkezpena.
7. Modulua: Informazioa
eta komunikazioa. |
|
 |
Zure ezagutzak egiaztatu
nahi baldin badituzu, Edonostia.net zentrora (Larratxo, 55
helbidera) jo beharko duzu; edo, bestela, 902 077 800 telefono
zenbakian edo helbide
elektronikoan horri buruzko informazioa eska dezakezu. |
-- descargate el pdf
con más información sobre el ECDL //
DESCARGA -- Sino
tienes el Adobe Acrobat, descárgatelo, pulsando
en este enlace. |
|
|