Ordenagailuen Erabilpen Gaitasun Agiri Europearrak (European Computer Driving Licence - ECDL), besteak beste, ezagutza hauek eskuratu direla ziurtatzen du: ordenagailuaren funtzionamendua ulertzea; windows ingurunea eta birus informatikoak ezagutzea; testu editorea, kalkulu orria edo datu basea erabiltzen jakitea; eta aurkezpenak behar bezala egitea.
ECDL delakoak informatika teknologiaren oinarrizko kontzeptuak ulertzen dituzula egiaztatzen du, bai eta ordenagailu pertsonal batean informatika aplikazioekin lan egiteko gai zarela ere.
Ordenagailuen Erabilpen Gaitasun Agiri Europearra nazioartean onartutako ziurtagiri bat da, eta, enplegua lortzen laguntzeaz gain, pertsonaren gaitasun informatikoaren bermea da enpresentzat.
Nola lortzen duzu?
7 proba praktiko egiten dira teknologia berrien (IT) ezagutza egiaztatzeko.
1. Modulua. Informazioaren Teknologiari (IT) buruzko oinarrizko kontzeptuak
2. Modulua. Ordenagailuaren erabilera eta fitxategien kudeaketa
3. Modulua. Testu tratamendua
4. Modulua. Kalkulu orria
5. Modulua. Datu basea
6. Modulua. Aurkezpena
7. Modulua. Informazioa eta komunikazioa
Edonostia.net azterketak egiten dituen zentro homologatua
Zure ezagutzak egiaztatu nahi baldin badituzu, Edonostia.net zentrora (Larratxo, 55 helbidera) jo beharko duzu; edo, bestela, 902 077 800 telefono zenbakian edo info@edonostia.net helbide elektronikoan horri buruzko informazioa eska dezakezu.
Eskatu azterketak egiteko tarifei buruzko informazioa. |