edonostia.net-eko logotipoa
eDonostia.net eDonostia.net "Navega Libre Nabegatu" ekimena aurkezten du. 
2005ko Abenduaren 22a

Aste honetan zehar, Altza-Larratxoko Teknologia Berrien Zentroan ospatzen ari garen Internet astean, Donostiako Sustapenak (Donostiako Udala), "Libre Nabegatu" ekimena aurkeztu du.

Udal ekimen honen helburu nagusia, Donostian, Software Librea sustatzea da. Modu honetako baliabideak ezagutu nahi duen orok Edonostia.net-en aukera izango du, hemedik aurrera.

Software Libreak, produktuak erabili, kopiatu, banatu, aztertu, aldatu eta hobetzeko eskubideen askatasuna bermatzen du.

Edonostia.net -en etorkizunerako kompromezua, alfabetizazio digitaleko ibilbideak Software Libre-an ere egitea da, Edonostia.net-eko erabiltzaile guztiei mundu berri hau ezagutzeko aukera emanez.

2006 urtean zehar, gure Ekintza bilduman, software libreko baliabideei buruzko ikastaroak zabaltzen joango gara: argazkilaritza digitalarekin lanean, ofimatika, etab...

Asteko, urtarrilean,"Navega Libre Nabegatu" ikastaroak abian jarriko da, batez ere, Microsoft, Mac, etb... bezelako sistema eragiletan experientzia duten erabiltzaileei zuzendua. Batez ere, linux erako sistema eragile bat instalatzen eta bertan Internet-eko baliabide arruntenak konfiguratzen ikasiko da. Edonostia.net-ek aukeratu duen linux distribuzioa: Kubuntu da.

Gure helburu nagusia hiritar guztiek software librearen inguruko aukerak ezagutzea bermatzea da. Animatu zaitez eta lagundu iezaiguzu aukera hau zabaltzen !
Edonostia.net-eko Berria:

http://www.edonostia.net/eus/noticias/teknologiaberrienzentroak/256/

© 2005, Donostiako Udala.
<< BERRIRA BUELTATU