edonostia.net-eko logotipoa
Teknologia Berriak Altzako Emakume Astean Teknologia Berriak Altzako Emakume Astean 
2008ko Martxoaren 04a

Donostiako Sustapenak Altzako Emakume Astearekin bat egin du. Aste hau hilaren 3tik 7ra ospatuko da auzoko kultur etxean eta antzerkia, dantza ikuskizunak eta erakusketak izango dira, besteak beste. Donostiako Sustapenaren Teknologia Berrien sailak haurrentzako tailerrak antolatu ditu, amak kultur etxeko ekitaldietara joan ahal izateko.

Astelehenetik ostegunera, 16:30etik 19:30era izango dira lantegiak. Besteak beste, ordenagailu bidezko jokoekin jolastu eta karikatura digitalak egingo dituzte.

Horretaz gain, ostiralean informatika tailer bat izango da, bertan Emakumearen Asteko argazkiak ikusi eta parte-hartzaileek album digital bat egiten ikasiko dute.

Elkarlanerako ekimen hau Donostiaren Sustapenaren helburuteako batekin bat dator: Teknologia Berriak hiritarrei gerturatzea.
Edonostia.net-eko Berria:

http://www.edonostia.net/eus/noticias/berriak/340/

© 2005, Donostiako Udala.
<< BERRIRA BUELTATU