Software Askearen Jaialdia
Donostiako Sustapenak antolaturiko, Openaldia jaialdia, software askea hiritarrei ezagutzera emateko eta bultzatzeko helburuak dituen ekitaldia da. Software askeari buruzko informazioa eta Donostian eta munduan zehar software askeak bizi duen egoera isladatu nahi duen elkargunea da.
Openaldiak, software askearen definizio ulerkorra eskeini nahi du, horretarako ez dira bakarrik aplikazio informatikoak erakutsiko, baizik eta: erakusketak, hitzaldiak, software askearen bitartez eginiko filmeak, musika askez beteriko festa, Install party-ak, lehiaketak edota Piguinoaren festa , …antolatuko dira.
Guzti hau bultzatu nahirik, bi cd dituen Libre Nabegatu bilduma sortaren 5000 ale banatuko dira. Lehenengo CDan Windows sisteman erabili daitezkeen software askeko programen aukeraketa biltzen da, eta bigarrenean Linux/GNU Kubuntu distribuzioa, ordenagailuetan software askeko soluzio orokorra (sistema eragilea eta aplikazioak) instalatzea ahalbidetzen duena.
Openaldia 07, udal ekimena, Martxoak 1 eta 2an ospatuko da Edonostia.net Loiola Teknologia Berrien Zentroan (Loiola Kultur Etxea eraikina, Sierra de Aralar, 17)
Informazio gehiago:
info@edonostia.net
http://www.openaldia.net
Laguntzailea: Donostia Kultura |