Erderazko itzulpena 
edonostia.net logotipoa
AZAL-ORRIA EKINTZAK ZENTRUAK eLEARNING WIFI BERRIAK FOROAK ELZ
Edonostia.net-en bilatu:  
  Non zaude: Berriak - Teknologia Berrien Zentroak - Berriaren izenburua
Altza-Larratxoko Zentroaren 5. urteurrena gain-gainez ospatu zuten
icono de leer Altza-Larratxoko Zentroaren 5. urteurrena gain-gainez ospatu zuten [Erderaz ikusi]
2008ko Urtarrilaren 18a
Donostiako Sustapenak Altza-Larratxoko Edonostia.net IKTB Zentroaren 5. urteurrena dela-eta antolatutako bi jardunaldietan bizitasun handia egon zen, eta jende ugari bildu zen.
Abenduaren 27an 130 neska-mutil baino gehiago hurbildu ziren Altza-Larratxoko Edonostia.net Zentrora. Haurrentzako festa handia izan zen, eta hainbat opari emateaz gain IKTB Zentroaren urteurrena ere ospatu zuten. Globofexiako tailerrak, txapak edo maskarak oso interesgarriak izan ziren txikienentzat, eta baita Sun magoaren saioa eta Nerea Aliasek (Betizu) girotutako karaokea ere. Gainera, bertaratutako pertsona bakoitzak karikatura digital bat lortzeko aukera izan zuen, eta jarduera horrek ikusmen handia sortu zuen.
Aurreikusitako bigarren egunean auzoko Centro Extremeño izan zen protagonista; izan ere, bere laguntzari esker, bideokonferentzia hunkigarri bat egin ahal izan zen Miajadas (Extremadura) herriarekin. Hala, teknologia berrien bidez, hemengo eta hango familiak eta lagunak harremanetan jarri ziren, duela asko ez baitziren elkarrekin egoten. Sorpresa, Sorpresa programa ezaguna izango balitz bezala, Teledonostiko aurkezlea den Vanesa Rodriguezek zuzendu zuen bideokonferentziaz egindako saioa, eta hunkigarria izan zen; bertaratutako batzuek ere negar egin zuten.
Behin bosgarren urteurrena ospatuta, Donostiako Sustapenak abenduko jai-giroko ekitaldietan parte hartzea eskertzen dugu, eta urte osoan IKTB Zentroetara joaten jarraitzera animatzen dizuegu, ikastaro eta hezkuntza-jarduera ezberdinetan parte har dezazuen.
AltzaTV egun haien lekuko izan zen, eta bere laguntzari esker 5. urteurrenaren irudiak baditugu. Ez geratu ikusi gabe!


http://www.altzatv.com/index.php?seccion=detalle_noticia&id=495&leng=castellano

http://www.altzatv.com/index.php?seccion=detalle_noticia&id=494&leng=castellano
" "Imprimitzeko bertsioa  " "E-postaz bidali   Albisteen azal-orrira joan
 
  ELZ | Zer da Edonostia.net? | Non gaude? | Ohizko galderak | eLearning | Wifi | Really Simple Syndication Linux-en egina
Logotipos de la Union Europea y del proyecto Urban. Enlace a la página del
Fondo europeo de desarrollo regionalLogotipo del Ayuntamiento de San Sebastián. Enlace a la página www.donostia.orgLogotipo de Fomento de San Sebastián © 2003-2006, Donostiako Udala | Lege oharra | Datu Pertsonalen Politika
A Mailako konformedun ikonoa, erabilgarritasunaren zuzentzaile Web 1.0-eko W3C-WAI edukierantzako Valid CSS information