Erderazko itzulpena 
edonostia.net logotipoa
AZAL-ORRIA EKINTZAK ZENTRUAK eLEARNING WIFI BERRIAK FOROAK ELZ
Edonostia.net-en bilatu:  
  Non zaude: Berriak - Teknologia Berrien Zentroak - Berriaren izenburua
DOAKO WIFIa KALEAN, HAUREENTZAKO TAILERRAK ETA ZOZKETAK, INTERNETen NAZIOARTEKO EGUNEAN
icono de leer DOAKO WIFIa KALEAN, HAUREENTZAKO TAILERRAK ETA ZOZKETAK, INTERNETen NAZIOARTEKO EGUNEAN [Erderaz ikusi]
2008ko Maiatzaren 15a
Donostiako Sustapenak bat egingo du larunbatean, maiatzak 17, ospatzen den egun honekin
Maiatzaren 17a Interneten Nazioarteko Eguna da eta Donostiako Sustapenak hainbat ekitaldi antolatu ditu hau ospatzeko. Izan ere, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak zabaltzea eta alfabetatze digitala sustatzea dira Donostiako garapen ekonomiko jasangarrirako udal sozietate honen helburuetako batzuk.

WIFI publikoko eremu osoan (500.000 metro karratu, Ondarretatik Saguesera eta Cristina Enea Parkean) ordu beteko doako konexioa eskainiko da, Donostiako Sustapenaren WIFI zerbitzu publikoaren erabilpena bultzatzeko.

Altza-Larratxo, Loiola, Intxaurrondo eta Martuteneko Teknologia Berrien Zentroetan haurrentzako egin ohi diren joko eta tailerrak ere indartuko dira, haurrak teknologia berriekin trebatzeko. Lehen hiru zentroetan, internetekin lotutako ekintzak izango dira, eta larunbatean, txikienek azken hilabeteetan prestatu duten joko batekin emango zaio amaiera ikasturteari.

Horretaz gain, teknologia berrien bidez sormen-lanen bat (argazki albumak, aurkezpenak, argazkiak moldatzea, blogak, webguneak) egin duten pertsona guztiek info@edonostia.nethelbidera bidal dezakete. Lanen bat bidaltzen duten guztien artean lanyardak, USB txartelak eta DVD grabagailuak zozketatuko dira, besteak beste.

<brhttp://www.edonostia.net
" "Imprimitzeko bertsioa  " "E-postaz bidali  imagen de icono de foros Erlazionaturiko ekintza  Albisteen azal-orrira joan
 
  ELZ | Zer da Edonostia.net? | Non gaude? | Ohizko galderak | eLearning | Wifi | Really Simple Syndication Linux-en egina
Logotipos de la Union Europea y del proyecto Urban. Enlace a la página del
Fondo europeo de desarrollo regionalLogotipo del Ayuntamiento de San Sebastián. Enlace a la página www.donostia.orgLogotipo de Fomento de San Sebastián © 2003-2006, Donostiako Udala | Lege oharra | Datu Pertsonalen Politika
A Mailako konformedun ikonoa, erabilgarritasunaren zuzentzaile Web 1.0-eko W3C-WAI edukierantzako Valid CSS information