Erderazko itzulpena 
edonostia.net logotipoa
AZAL-ORRIA EKINTZAK ZENTRUAK eLEARNING WIFI BERRIAK FOROAK ELZ
Edonostia.net-en bilatu:  
  Non zaude: Berriak - Teknologia Berrien Zentroak - Berriaren izenburua
icono de leer Animatu 48 ordutan enpresa bat sortzera: iweekend ekimena Donostiara iritsi da [Erderaz ikusi]
2008ko Maiatzaren 20a
Donostiako Sustapenak eta Innovandisek Donostiako lehen iWeekend-a antolatu dute. Espainia mailan aitzindaria den ekimen honetan, Interneteko profesionalak eta talentua duten pertsonak biltzen dira, ideia bat aukeratu, produktu bat garatu eta enpresa bat sortzeko. Eta hori guztia aste bukaera batean!

Beste profesional batzuekin elkarlanean, buru-belarri aritzeko aste bukaera bat da eta, maiatzaren 23,24 eta 25ean izango da Enpresa Berritzaileentzako Udal Zentroan (Cemei). Ekimen honen helburua ekintzaile izateko kultura bultzatzea da, eta Donostiako Sustapenak antolatzen duen Ekintzaileen Astean kokatzen da.

Bartzelonan eta Valentzian arrakasta handia izan du iWekeend ekimenak. Donostiari dagokionez, Donostiako Sustapenak eta Innovandisek bat egin dute aste bukaera hau antolatzeko. Microsoft eta Sun Microsystemsen babesa ere du.

Programatzaile, diseinatzaile ekintzaile, eta teknologia, internetet eta softwarearekiko zaletasuna duten bestelako pertsonei zuzenduta dago ekimena. Ez dago adin mugarik, eta langile eta autonomoak ez ezik, lanerako jauzia eman nahi duten ikasleek ere parte har dezakete.

Informazio gehiago behar izanez gero, sartuhttp://www.iweekend.org webgunean edo deitu Donostiako Sustapenaren 943 481764 telefonora.
" "Imprimitzeko bertsioa  " "E-postaz bidali   Albisteen azal-orrira joan
 
  ELZ | Zer da Edonostia.net? | Non gaude? | Ohizko galderak | eLearning | Wifi | Really Simple Syndication Linux-en egina
Logotipos de la Union Europea y del proyecto Urban. Enlace a la página del
Fondo europeo de desarrollo regionalLogotipo del Ayuntamiento de San Sebastián. Enlace a la página www.donostia.orgLogotipo de Fomento de San Sebastián © 2003-2006, Donostiako Udala | Lege oharra | Datu Pertsonalen Politika
A Mailako konformedun ikonoa, erabilgarritasunaren zuzentzaile Web 1.0-eko W3C-WAI edukierantzako Valid CSS information